Giro ederrean pasatu zuten Elizalde Eguna
Atzo Elizalde ikastetxearen eguna ospatu zuten eta goiz eta arratsalde izan zuten zer gozatua. Lartaun taldeko txistulariek eman zioten hasiera egunari eta txistu doinuekin batera ikastetxeko krosa hasi zuten hamarnaka ikaslek. Arratsaldera arte atertu ez bazuen ere, eguraldia ez zen aitzakia izan eta prestatutakoa ekitaldiak zein ikuskizunak eskaini zituzten. Bapo bazkaldu eta gero, Modestok sekulako giroa jarri zuen eta hiru ordu eta erdiz dantza eta dantza ibili ziren guztiak.