
Oiartzun aurretik egon zen markagailuan partida osoan
Joan den larunbatean 3-2 irabazi zion Oiartzunek Lezoko Allerruri areto futbolean. Final-aurrekoa jokatu zuten eta datorren larunbatean jokatuko den finalean sartzea lortu zuen Oiartzungo taldeak.
Lehenengo zatia gol bakarra sartuta bukatu zen, baina bigarren zatian gol festa izan zen. Bigarren zati hasi eta minutu gutxira, Oiartzunek gola sartzea lortu zuen eta ondoren etorri zen bestea. Allerru, baina, esnatu eta bi minuturen barruan bi gol sartu zituen, atezaina bera ere jokalariekin nahastu zen.
Bide Bide Laskorain taldea izango du kontrario Oiartzunek finalean.