Txingudiko Zerbitzuak (Txinxer) erakundea hasi da edukiontzi marroia erabiltzeko prest daudenen artean –horretarako propio izena eman behar dute herritarrek– materiala banatzen. Hala, hamar litroko zulodun ontzia, 150 poltsa konpostagarri, edukiontzia irekitzeko giltza, eta informazioa ematen ari dira, doan, hala eskatu dutenei. Irungo Behobia eta Artia auzoetan hasi dira material hori banatzen, eta hori egiteaz gain, edozein zalantza erantzuteko prest daude langileak. Txinzer-ek jakinarazi du 7.700dik gora direla edukiontzi marroia erabili nahi duten etxebizitzak Bidasoan.
Baina kopuru hori handitu nahi dute. Horregatik, Txinzer-ek gogorarazi du hondakinak biltzeko zerbitzu hori erabili nahi dutenek badutela oraindik izena emateko aukera,
Txinzerren webgunearen bitartez, edo 902 11 93 84 telefono zenbakira deituz. Herritarren arretarako bulegoa ere prest du erakundeak, Irungo Junkal kalean.
Materiala eskatu dutenei etxez etxe ari dira ematen gai horiek. Horiek eramaterako orduan norbait etxean ez balego, atearen aurrean utzik dute materiala, eta oharra utziko dute ate azpitik sartuta edo postontzian.