Bertso Jaialdiaren seigarren ekitaldiaren lehen zatia, bihar, Irunen
Gu ere bertsolari goiburuko bertsolaritza egitasmoa landu dute aurtengo ikasturtean 4., 5. eta 6. mailako Irungo hainbat ikastetxeetako gazteek, eta Dunboa, Elatzeta, Belaskoenea, El Pilar eta Eguzkitza ikastetxeetako ikasleek, hain zuzen, kurtsoan zehar ikasi dutena azaltzeko emanaldia egingo dute bihar, 18:00etatik aurrera Amaia KZn, Bertso Jaialdiaren barruan. Bigarren zatia izango du jaialdiak, kasu honetan, hilaren 28an. Bertsolaritzaren festa horren seigarren ekitaldia da aurtengoa.
Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Irungo Udaleko Euskara Departamenduarekin elkarlanean landu dute ikastetxeek bertsolaritzarekin lotutako egitasmoa.