Arratsaldean dira zabaltzekoak Donibanen luiziak estali zuen errepidea
Euritearen ondorioz, luiziak izan ziren larunbatean Trintxerpen eta Donibanen. Trintxerpekoa Arrandegi kalearen inguruan izan zen, eta Donibanekoa Iberdrola ingurutik kiroldegira igotzeko bidean. Horietan garbiketa lanak egiten ari dira Pasaiako Udaleko langileak, eta Donibaneko errepidearen kasuan Pasaiako Udaltzaingoak HITZA-ri esan dio ziurrenik errepidea arratsalderako guztiz garbia izango dela, hortaz trafikora zabalduko dutela. Bitartean, kiroldegirako edo Pasaia-Lezo Lizeorako bidea Donibanetik zehar egin behar dute ibilgailuek, eta udaltzainak ari dira trafikoa arautzen.