Arraguako festak, euripean baina giro onean
Arragua auzoko festak ospatu dituzte asteburuan eta euria gogotik egin badu ere, umorea ez zuten galdu arraguarrek. Ostiralean hasi ziren jaiak txupinarekin batera eta igandera arte luzatu zuten. Bitarte horretan hamaika ekitaldi izan dira auzoan.
Puzgarriak, baina, ez zituzten jarri eguraldi txarra zela eta; beraz, asteburu honetan jarriko dituztela jakinarazi dute.