Andres Vilariño bosgarren geratu da Fitoko igoeran eta Angela hamabosgarren
Andres Vilariño gidari hondarribiarrak bosgarren geratu zen asteburuan Asturiasen egin zen Nazioarteko Fitoko igoeran. Europako Mendiko FIA Txapelketarako eta Espainiako Mendiko Txapelketarako puntuagarria zen proba eta hondarribiarra bosgarren geratu zen sailkapen absolutuan eta lehen postuan CN/E2 SC kategorian. Maila horretan Europako txapelketa irabaztea da Vilariñoren helburua. Aurten Mendiko FIA Txapelketan ari den euskaldun bakarra da hondarribiarra.
Bere alaba Angela ere lehiatu zen Fiton. Sailkapen nagusian 15. geratu zen eta bere kategorian, CM taldean, seigarren izan zen, eta lehena emakumeen sailkapen orokorrean.