141 lagun aurkeztu dira TAO zerbitzuko hogei lanpostuetarako
Ostegunean egingo dituzte udaran TAO zerbitzuan ariko diren hogei langileak hautatzeko frogak. Ficoban egingo dute azterketa, 10:00etatik hasita. Guztira, 141 lagunek izena eman dute: 31 pertsona 45 urtetik gorakoak dira, beste 19-k 40 eta 45 urte bitartean dituzte eta azkeneko 91, 18 eta 39 urte bitartean daude.
Aurten, berrikuntza bezala, udalak hiru talde eratu ditu, adinaren araberakoak, “bata 45 urtetik gorakoena, bestea 40 eta 45 urte bitartekoena, eta hirugarrena 40 urtetik beherarakoena. Beti ere lana aurkitzeko zailtasun handienak dituztenak lagundu nahi dira”, adierazi dute udaletik.
Azterketan euskarazko ahozko froga egingo zaie, baina hori ez dute pasatu beharko Administrazioko 2 hizkuntza eskakizunaren, baliokidearen edo maila handiagoko baten jabe direla egiaztatzen dutenek. Horretarako, egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bihar eguerdia baino lehen Udaleko Pertsonal Sailean (Panpinot kalea, 12-14 zk. 3. Solairua). 13:30ak arte dute aukera.