Hamarnaka herritarrek egin dute bat Herrirak euskal preso eta iheslarien eskubideen alde eta azken horiek bizi duten “salbuespen egoera” salatzeko Lezon. Gurutze Santuaren plazan iragarrita zegoen ekimena hasiera batean baina eguraldia dela eta Karlos Saldise plazan burutu dute azkenik. Herri bilguneko kideen hitzekin hasi da ekitaldia. Besteak beste sakabanaketak 21 euskalpreso eta senideren heriotza eragin duela eta 268 trafiko istripu nabarmendu dute Lezoko herrirako kideek. Politika berak 19.653 euroko gastua supoatzen diola familia bakoitzari urteko salatu dute, halaber: “Bataz beste 63.599 km egin behar ditu urtean familia bakoitzak”. Lezon bi esukal preso daude Jose Lorenzo Aiestaran
Fanekas eta Xabier Alegria. Fanekasen kasuan, familia eta lagunek 2000 kilometro egin behar izaten dituzte joan etorrian Nanterreko (Paris, Frantzia) espetxean bisitatu ahal izateko. Alegriaren kasuan berriz, 2.400 kilometrokoak egin behar dituzte astero Puerto III espetxera (Cadiz, Espainia) iristeko.
Dispertsioari aurre egiteko hiru helburu
Lezoko herri bilguneak hiru helburu jarri dituela sakabanaketari aurre egiteko gaineratu dute bertako kideek ekitaldian: “Preso eta senideentzat sustengu edo babes ekonomikoa biltzea, presoen bakartze soziala gutxitzea eta sakabanaketa salatzea”. Lehenengoari dagokionean, abokatuak, mediku asistentzia, bisitak, arropa… gastuei aurre egiteko Euskal herrian urtero milaka euro lortu behar izaten dituztela nabarmendu dute. Horri aurre egiteko Lezon kalera peña kideak lortzea dela zehaztu dute 2013rako apostua, “astean euro bat jarriko dute peña horretako kideek presoei eta euren senideei laguntzeko. gaur egun 110 kide inguru gara, eta aurten beste 50 kide lortzea dugu helburu”.
Euskal presoei ezartzen dieten bakartze soziala gutxitzeko berriz, bisitak egin eta haiei idaztera animatu dituzte lezoarrak Herriratik, “argazkiak atera eta bidaltzea bada bakartze sozial hori apurtzeko modua, eta argazkiak astebetean jasotzen dituzte normalean”.
Dispertsioaren salaketari heldu diote azkenik bilguneko kideek. Horren harira enkarteladak indartzea ezinbesteko jo dute, eta baita euskal herriratzearen aldeko banderolak balkoietan jartzea ere: “Preso eta iheslariak etxean izan arte, gaurkoa bezalako dinamiketan parte hartzea edota enkarteladatan ezinbestekoa da”
Bildutako guztiak Saldise plazan bertan argazkia atera ostean, hamaiketakoak hartu du gaurko ekitaldiaren lekukoa.