Euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasunak bete ditu plazak
Herrirak deituta, ehunka herritar bildu dira Oarsoaldea eta Bidasoko herrietako plazetan euskal preso eta iheslariei ezartzen zaizkien “salbuespen neurriekin” amaitu eta Frantziako zein Espainiako gobernuei urratsak eman ditzaten eskatzeko. Plazaz plaza euskal presoen Euskal Herriratzea; gaixotasun larriak dituztenak libre uztea; espetxe zigorren luzatzearekin amaitu edo bizi osorako zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa, eta pertsona gisa preso eta erbesteratuei dagozkien eskubide guztien errespetua galdegin dute gaurko ekimenen bidez.