Eguraldia ez die batere Hondarribian bildu direnei
Herrirak deituta dozenaka izan dira M#18 Plazara ekimenarekin bat egin duten hondarribiarrak. Batzuek bizikleta gainean egin dute Amute eta Portu auzoaren arteko bidea eta beste batzuk trikitilarien atzetik joan dira giro umela gozatu eta euskal presoen eskubideak aldarrikatu nahian. 13:00etan denak elkartu dira Kai Zaharrean argazkia egiteko. Eguraldiak ez du lagundu, baina multzo polita elkartu da bertan. Argazkia egin eta gero kalejiran abiatu dira berriro San Pedro kalera eta ondoren bazkaria izango dute Olagarro elkartean.