Arte azoka egingo dute bihar, kirol kaian
Hilabeteko hirugarren asteburua izanik, arte azoka egingo dute bihar kirol kaian (Minatera kalean), goizez. Hondarribiko Udalak eta Euskadiko Kirol Portuak erakundeak antolatzen dute. Hilabeteroko hirugarren eta laugarren igandeetan egiten dute; lehen bi igandeetan brokante eta bilduma azokak egiten dituzte. 10:00etatik 14:00etara egongo da azoka irekita.