
Blas de Lezo itsas eskolaren atarian egin zuten elkarretaratzea
Pasaiako Blas de Lezo Itsas Arrantza BHIko langileek, joan den asteazkenean geldiune bat egin zuten bizi duten “ezegonkortasun egoeraren aurrean” beraien desadostasuna adierazteko. “Martxoaren 8ko Dekretuan azaltzen den bezala, nekazal eta itsas eskolak, Hezkuntza Sailetik enpresa publiko batera pasatzeko asmoa du Euskal Gobernuak”, esan dute bertako langileek, baina haien ustez, beraien kokalekurik egokiena Hezkuntza Saila da. Ondoko irudia egin zuten elkarretaratzekoa da.