Oiartzun, Hirugarren Mailara begira
Igande honetan erabaki daiteke Oiartzun Kirol Elkarteko Erregional Ohorezko Mailako taldearen etorkizuna. Partida irabazten edo berdintzen badu Hirugarren Mailara igoko da, Lehiaketa Nazionalera, alegia. Igandeko partida Aretxabaletan jokatuko du 16:30etik aurrera.
OKEtik partidara joateko deia egin diete oiartzuarrei, autobusa ere antolatu dute.