Ekainaren 2an egingo dute Oiartzunen Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa. 1.500 korrikalari bildu nahi dituzte antolatzaileek preso, iheslari eta errepresaliatuen egoera gizarteratzeko eta horien senideei sostengua emateko. Bertan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Hala, interesdunek, igandera arte,
kirolprobak.com-en dute izena emateko aukera baldin eta proba luzean (8,1 kilometrokoa da, eta 12:00etan hasiko da) parte hartu nahi badute. Proba motza ere badago, 4,25 kilometrokoa: horretan korrika eginez elkartasun keinua egiteko izena ekainaren 2an bertan eman behar da. Bi euro ordaindu behar dira horietan parte hartzeko.