Juanma Acuñak omenaldia jaso zuen Platako Frarolako azken igoeran
Asteazkenean hil zen Juanma Acuña Lopez. Pasaiako hainbat ekitalditan boluntario bezala lan egindakoa zen Acuña, eta horrez gain, herri lasterketa askotan parte hartutakoa. Hori guztia dela eta, Trintxerpe Atletiko Klubak bere heriotzagatik samina azaldu du, eta hark egindako lana goraipatu du: “Eskerrik asko inolako interesik gabe eman diguzun laguntzagatik, beti zure hondar alea eman duzu, beti zure erritmoa gaizkien zebilenari egokituz, lasterketetan barrutik nahiz kanpotik animatuz. Zure bihotzak gelditzeko esan zizunean, animatzen jarraitu zenuen, bidegurutzetan, eta gure artean ez zauden arren, sekulakoa zara! Agur txapeldun!”.