Peter Berresford
Hondarribiko Hiru argitaletxeak Peter Berresford idazle irlandarraren
Historia de la clase obrera irlandesa (Irlandako langilegoaren historia) liburua argitaratu du, gazteleraz,
Las otras voces bildumaren barruan. 1972 urtean ingelesez idatziriko jatorrizko lanaren (
A History of the Irish Working Class) itzulpena da eta lehen aldia da gaztelerara itzuli dena. Berresfordek berak idatzi du Hiruren argitalpenaren hitzaurrea eta bertan zera dio: “harritu egiten egun oraindik liburuaren itzulpenak egiteko baimenak jasotzea, 40 urte pasatu baitira idatzi nuenetik”.
Egileak dioenez, bere asmoa 1910ean James Conolly idatzitako
Labour in Irish History (
Enplegua Irlandako Historian) idazlanaren jarraipena egitea zen eta, besteak beste, langileen borrokez, bi erlijioen arteko talkaz eta zatikatuta zegoen nazioaren arazoez mintzo da.
Liburuari buruz gehiago jakiteko edota eskaerak egiteko, bisitatu
Hiru argitaletxearen webgunea.