Homofobiari buruz hitz egingo dute Errenteriako gaztelekuetan
Gaur homofobiaren nazioarteko eguna izanik, gaztelekuetan tolerantzia, sentsibilizazioa eta aurreiritziak lantzeko ekintzak egingo dituzte. Ez da, ordea, hilabetean zehar, ludoteka eta gaztelekuetan egingo duten ekintza bakarra izango.
Nazioarteko Familien eguna izan zen herenegun, eta horri lotuta, gaur bertan, udal ludoteketako ateak irekiak egongo dira, bertako bazkideen senideak bisitatu eta seme-alabekin batera ekintzak egiteko. Gaztelekuetan, ordea, etziko eguna erabiliko dute instalazioak ezagutzeko, eta bertan egiten dituzten ekintzetan senideek parte hartzeko.
Hilaren 25ean, berriz, Afrikako Eguna ospatzen da. Ludoteketan, beraz, kontinente horretako bizimodua, ohitura eta gizarte nahiz haurren ezagutza sustatzeko dinamikak egingo dituzte.