Bidazi elkartea sortu dute Bidasoan, tokiko ekoizpenaren alde
Ekoizpen eta kontsumo lokala, ekologikoa, kontzientea eta arduratsua sustatzeko jaio da Bidazi elkartea eta aurkezpena egingo du datorren astean Bidasoan. Hilaren 22an, asteazkena, Irungo EKTn izango dira (19:00etan), eta ostiralean, hilaren 24an, Hondarribiko Olagarro kultur elkartean (19:30ean).