Azken fasean sartu da areto futboleko Oiartzun
Bihar ligako finalaurrekoa jokatu du areto futboleko Oiartzungo taldeak; Lezoko Allerru izango du kontrario. 18:30etik aurrera izango da norgehiagoka, Elorsoro kiroldegian. Irabaziz gero, finala hilaren 25ean jokatuko dute.
Denboraldi honetan 11 garaipen lortu dituzte oiartzuarrek eta bi berdinketa. Oiartzuar guztiak animatu dituzte bihar kiroldegira hurbil daitezen.