Bizitza duina izateko eskubidea landuko dute Mikelazulon
Daniel Reventos Bartzelonako unibertsitateko irakasleak hitzaldi bat emango du oinarrizko errenta hiritarraren gainean. Bizitza eskubidearekin lotuko du gaia Reventosek, eta galdera nagusi bat botako du: Oinarrizko errenta zer da eskubide bat ala limosna bat? Alboan, Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politikako diputatua izango du.
Mikelazulok esan duenez, gaia momentu aproposean landuko dute, “pobrezia hedatzen eta gosea hainbat eta hainbaten ataritara gerturatzen ikusten den garai hauetan”.
Hitzaldia 19:30ean hasiko da.