Oiartzungo plaza espetxeko patio bihurtuko da
Herrirak antolatutako Plazara ekimenaren barruan eta Oiartzungo Herri Bilguneak otsailean aurkeztu zuen 1200+ tarterik ez! kanpainaren haritik, Oiartzungo plaza espetxeko patio bihurtuko da larunbatean (maiatzak 18) 12 orduz, 09:00etatik 21:00etara.30 minutuko txandetan bueltaka egingo dituzten kilometroen bidez, preso eta iheslariengandik bereizten den distantzia irudikatuko dute oiartzuarrek. Doneztebe plazan patio bat jarriko dute “eta espetxe politika salatuz eta dispertsioari aurre egiteko” herritarrak patioan bueltaka ibiliko dira. “Herritarrei dei egiten diegu patiora azaltzeko beren ekarpena egitera. Ahalik eta jende gehien patiotik bueltaka ibiltzea lortu behar dugu”, adierazi dute Oiartzungo Herri Bilgunetik.
Bi deialdi “garrantzitsu”
Patioan ibiltzeaz gain, bi deialdi nabarmendu nahi dituzte. Bata, 11:00etan izango da, espetxean egiten diren tailerrak egingo dituzte. Eta 12:00etan, elkarretaratze “masiboa” izango da. Bestea, 19:00etan, dispertsio politika barrutik ezagutu eta bizitu duten preso-ohiak mintzatuko dira eta 20:00etan berriz ere elkarretaratzea izango da.
Bazkaria
Bazkaria ere izango da. 14:00etan izango da. Txartelak dagoeneko salgai daude 5 euroren truke.