Gaur arratsaldean
Musicosophia goiburuko saio pedagogikoa eskainiko du Ainhoa Pintosen Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Saioa irekia da eta, Musika Eskolatik azaldu dutenez, Musika-gela programaren barruan kokatzen da. “Musika klasikoaren entzute kontzientziadun metodoa da, ezaguera musikalak eskatzen ez dituen entzuleei zuzenduta.1979. urtean jatorri errumaniarreko George Balan musikologoak, sortu zuen. Gaur egun bere egoitza du Alemanian”, azaldu dute.
Biharko, ostegunerako, beste bi ekintza antolatu ditu Musika Eskolak: Emanaldi pedagokiko bat goizean eta giza-kontzertu bat arratsaldean
Hilak 16, osteguna
- Kontzertu Pedagogikoa Itsas Etxean, 10:00etan. Musikeneko Perkusio Ensemblea, Antonio Domingok zuzenduta, 1. eta 2. DBHko ikasleentzat.
- Giza-Kontzertua San Gabriel Erresidentzian, 18:00etan. Biolontxelo eta Biolineko ikasleen eskutik.