Mendi eremuan bizi diren irundarrei erraztasunak eman nahi dizkie udalak
Irungo Udalak jakinarazi du aztertzen ari dela, mendi eremuan bizi diren adinekoei begira bereziki, irisgarritasuna hobetzeko neurriak ezartzea. Hala, adinekoek bizi diren tokietatik erdialdera joateko zailtasunak dituztela jakitun, Gizartekintza eta Mugikortasun sailak lanean ari dira, astegunetan batez ere, hainbat neurri ezartzeko. Batik bat anbulatoriora edo Bidasoa Hospitalera nola joan aztertuko dute hurrengo Mugikortasun Mahaian.