Mahai tenis txapelketa egingo dute Gamonen
Pontika-Orereta Mahai Tenis Kirol Taldeak mahai tenis txapelketa antolatu du iganderako, eta partidak Cristobal Gamon ikastetxean jokatuko dituzte, 09:00etatik aurrera.
Haurrei zuzenduta daude partidak, eta bi kategoriatan banatuko dituzte: benjaminak eta alebinak (2011, 2002, 2003 eta 2004an jaiotakoak) eta haur eta kadeteak (1997, 1998, 1999 eta 2000. urteetan jaiotako haurrak). Izena emateagatik ez da ordaindu beharko da, baina beharrezkoa da neska-mutilek euren ikastetxeetako eskola kirolean izena emanda egotea.
Jokalari bakoitzari bere pala ematea eskatu diote.
Informazio gehiago eta izena emateko 685 42 11 57 (Ekaitz) edo 649 67 86 93 telefono zenbakietara deitu behar da. Gaur da azken eguna.