Kapitalismoaren alderik basatiena erakutsiko du igandean Zine Txiroaren barruan emango duten dokumentalak:
La doctrina del schock. Naomi Kleinen liburuan oinarritutako dokumentala da, eta Michael Winterbottom eta Mat Whitecrossek zuzendutakoa. Lan horrek azalduko du nola beldurra edo gizartea maila psikologikoan kaltetuta utzi duten zenbait hondamendi jendeak atsegin ez dituen erreformak egin dituzten. Adibide gisa aipatzen ditu Malvinetako gerra, irailaren 11ko atentatuak, 2004ko Indonesiako tsunamia edo Katrina urakana.
Dokumentala bukatutakoan, solasaldia egingo dute zenbait gonbidatu berezirekin. Proiekzioa 18:00etan hasiko da.
Dokumentalaren trailerra
hemen ikus daiteke.