Arraguako jaietan iaz egindako bazkaria
Asteburu honetan Arraguako jaiak izango dira eta hiru eguneko egitarau oparoa prestatu du Jai Batzordeak. Musika, bazkaria… aurten ere ez da aspertzeko tarterik egongo.
Egitaraua:
Ostirala (hilak 17)
- 14:00: Jubilatuentzat bazkaria, Aldeguna elkartean.
- 19:00: Jaien hasiera, txupinazoa. Aldeguna elkarteko atarian agurra dantzatuko da. Ondoren, kalejira txistulariak eta buruhandiekin.
- 19:30: Gorriti show: poneyak, bigantxak…
- 20:30: Kartelada presoen alde.
- 22:30: Truk txapelketa berezia, Aldeguna elkartean.
Larunbata (hilak 18)
- 11:00: Haur jolasak, frontoi ondoan.
- 14:30: Herri bazkaria frontoian: zozketak, umorea… Beñat magoaren saio harrigarria eta Modesto musikaria.
Igandea (hilak 19)
- 09:00: Diana auzoan zehar txistulariekin.
- 09:00: Meza auzoko hildakoen alde.
- 10:30: Pilota partidak Oiarperen eskutik. Maila desberdineko hiru partida jokatuko dira
- 11:00-13:00: Jolas parkea eta puzgarriak (1.saioa).Quad, rokodromoa, Sta. Fe trena eta puzgarriak
- 12:00: Kalejira eta euskal jaia: Haurtzaro dantza taldea, txistulariak, Musika txokoko taldeak, Lartaun abesbatzak eta herriko mutxiko taldeak batera. Aldeguna elkartean hasiko da saioa eta musika eta kantuz frontoirano hurbildurik, emanaldi nagusia eskainiko dute.
- 15:30-18:00: Jolas parkea eta puzgarriak (2.saioa).
- 18:00: Pailazoak, Poxpolo eta konpainia.
- 19:00: Txokolate-jatea aurtengo jaiak bukatzeko.