Iñaki Dieguezek 'Birak' diskoa aurkeztuko du Reynan
Akordeoi doinuak izango dira oraingoan, Zumardiko De Cyne Reyna tabernan. Inaki Dieguez akordeonistak Birak diskoa aurkeztuko du, Pascal Gaigne (gitarra), Ritxi Salaberria (baxua) eta Igor Telletxearen (bateria) laguntzarekin.
Dieguez Cirque du Soleilekin aritu da lanean azken hiru urtetan, Alegria ikuskizunaren barruan, eta mundu osoan barrena ibili da. Disko honetan ere eragina izan du OVO ikuskizunerako prestatu duen soinu bandak. Izan ere, musikari brasildarrekin elkarlanean aritu da, eta Birak-en brasildarren laguntza izan du, AEBetako eta Euskal Herriko musikariekin batera. Diskoa Mikel F. Krutzagak ekoitzi du. Grammy sari bat irabazitakoa da.
Kontzertua 22:30ean hasiko da.