Ur azpiko altxorrez mintzatuko dira ostegunean Zuloaga Etxean
Enara Marcos eta Txabi Mina itsas biologoek Jazikibel y sus tesoros naturales sumergidos goiburuko hitzaldia emango dute ostegunean Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Jaizkibel Amaharri elkarteak, Aranzadik eta Hondarribiko Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte maiatzerako, Jaizkibeleko natur ondarea zabaltzeko, eta ekimen horren barruan kokatu behar da hitzaldia. Hala, Zuloaga Etxean bertan Euskal Kostaldeko Flisch-a erakusketa bisitatu daiteke.