Underneed rock taldeak kontzertu berezia emango du hilaren 25ean Banakon
admin
Bidasoa
Banakoko saioa bideoz grabatuko dute
Urteetako lanaren ondoren olatuaren gainean dago Underneed rock talde gipuzkoarra. Diskoa besazpian, irrati formuletan presente eta gogo handiz daude taldekideak. Eta hori ospatu nahi dute, “bizitzako kontzertu inportanteena” ematen. Banakon izango da hilaren 25ean, doan, eta luntxa prestatuko dute aurretik.
2005an sortu zen proiektua eta urte hartan Donostiako 40 Principales irratiak antolatutako lehiaketa irabazi zuten. 2009ra arte euren kabuz aritu ziren, managerrik gabe, baina oihartzun zabala lortu zuten, batez ere Internet bidez. Hala, 360º abestia Argentinako Radioactiva Argentina irratiko abestien zerrenda ofizialean sartu zuten eta Donostiako FNAC saltokian salmenta buru izatera iritsi zen.
2009an taldean aldaketak izan zituzten eta lehen diskoa grabatzeari ekin zioten. Urtebete eman zuten horretan baina emaitzarekin pozik daude taldean. Another point of view da Underneed taldearen lehen lan luzea eta erantzun ona izan du zaleen artean. Aurten, atsedenaldi baten ostean, eszenatokietara itzaultzea erabaki dute, eta oinoizko une onenean daudela ziurtatzen dute. Orain arte emandako kontzertuetan ikusi denez, hala dirudi.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.