Nekazarien zaindariaren eguna da bihar, asteazkena, San Isidro eguna. Tradizioari jarraituz, Guadalupen ospatuko dute hondarribiarrek San Isidro eta goizez zein arratsaldez ekitaldiak antolatu dituzte santutegiko zelaietan. Goizeko lehen ordutik elikadura azoka irekita egongo da eta 10:45ean hasiko dira ekitaldiak. Ordu horretan santuaren omeneko prozesioa eta zelaien bedeinkapena burutuko dute, bertsolariek lagunduta.
Egitaraua
- 10:45: Prozesioa. Zelaien bedeinkapena eta bertsolariak.
- 11:00: Meza.
- 12:00: Bertsolariak. Jarraian: Herri bazkaria Kantinan.
- 17:30: Bertsolariak.
- 18.00: Herri kirolak.