Galiziako kulturaren berri emateko eta Euskal Herriarekiko harremana indartzeko asmoz, aurten ere Letras Galegas ekimena antolatu du Trintxerpeko Daniel Castelao Fato Galegoak astebururako. Ostiralean eta igandean izango dira ekimenak. Honakoak dira:
Hilak 17, ostirala
- 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, Sempre Xonxa (Chano Piñeiro,1989) pelikularen emanaldia.
Hilak 19, igandea, San Pedroko Arrantzaleen Auzoan
- 11:00etan, Jasokundeko Amaren elizan meza galegoz.
- 11:45ean, Manoel Gonzalezi omenaldia
- 12:00etan, Novas Fontes gaiteroen kalejira.
- 12:15, Daniel Castelaori omenaldia bere izena duen kalean.