Landalurrari buruzko parte hartze tailerra izango da ostiralean
Oiartzungo Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze prozesua ostiral honetan abiatuko da eta horren barruan landalurrari buruzko tailerra izango da udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera.
Tailerrean lur eremu bakoitzak zein trataera behar duen, zeintzuk babestu behar diren, baimenak… izango dituzte hizpide. Batik bat lehenengo sektoretik bizi diren oiartzuarrak bildu nahi dituzte ostiraleko saioan, “Oiartzungo landalur eremuaren eta sektorearen etorkizuna definitzeko ezinbestekoa direlako euren iritziak eta proposamenak”.
Plan Orokorra jendaurrean
Hirigintzako Plan Orokorra jendaurrean dago, beraz, bitartean aldaketak egin daitezke. Hori horrela, auzoetan nahiz sektoreetan parte hartze tailerrak egingo dituela adierazi du udalak. “Prozesua era dinamikoan eta benetan parte-hartzea bermatzeko moduan diseinatu da: tailerrak, erakusketak, liburu txuria…”.
Udalak egutegiaren berri emango du, herritarrek prozesuan parte hartu dezaten.