Irungo Lapuriturrin anfibioak ikusiko dituzte
Hilaren 25ean (larunbata), Lapuriturrin anfibioak ikusteko aukera izango da. Bertan egon nahi dutenentzako izena emateko epea zabalik dago, hilaren 23ra arte. Hori egiteko, Herritarren Arreta Zerbitzura joan behar dute interesdunek, edo 010era deitu. Jarduera 30 pertsonentzako da, hortaz, arin ibiltzeko eskatu diete bertan egon nahi dutenei. Apirilaren 4an zabaldu zituen ateak Lapuriturrik, eta urteko bigarren ekimena da 25ekoa.