France Bleu irratiaren zuzeneko saioa, bihar, Hendaian
France Bleu Pays Basque irratiak zuzeneko saioa egingo du bihar Hendaiako Errepublika plazan, goiz osoan zehar. Jendearen laguntzarekin eta azokan dauden osagaiekin errezetak egingo dituzte, besteak beste. Akitaniako azoketatik bira egiten ari da irratia, bertako ekoizleen lanari balioa emateko, eta horren barruan ulertu behar da biharko saioa.