Euskal Herriko eta Gaskoniako musikariak biltzen dituen Xarnege folk taldeak kontzertua emango du ostiral honetan Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Xarnegek bi herrietako sustrai komunak deskubritzeko proposamena egiten du, tinbre zaharretan aberatsa den tradiziozko musikaren bitartez. Elkarrekin gutxietan entzun ohi diren musika tresnak entzuteko aukera izanen da: albokak, zarrabetea, bouzoukia, bohak… egungo tresna elektronikoekin lagundurik.
Pirinioen bi aldeetako doinu tradizionalak lantzen ditu Xarnegek; izenak bi herrietako mugan bizi diren herriei egiten die erreferentzia, gaskoieraz eta euskaraz mintzatzen diren herriei. Hiru musikari gaskoik (Joan Baudoin, Lucia Longue, eta Simon Guillaumin), eta bi euskal musikarik (Juan Ezeiza eta Josean Martin Zarko) osatzen dute taldea, eta instrumentalizazioari garrantzia handia ematen diote. Joan Baudoin arduratzen da horretaz; taldean ahotsak jarri eta hainbat musika tresna jotzen ditu (xirulak, bohak —Landetako kornamusak— eta ttun-ttuna). Baudoin Gaskoniako folklorearen ikertzailea da, baita luthierra ere.
Sarreraren prezio 8 eurokoa da eta dagoeneko eros daitezke Arma Plaza Interpretazio Zentruan edo kirol kaiko turismo bulegoan. Ostiral arratsaldean Itsas Etxeko leihatilan erosteko aukera izango da, emanaldia hasi baino ordubete lehenago hasita.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.