
Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariak Joxe Migel Lopezekin
Etzi Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako denboraldi “bikain eta historikoa”-ri buruz hitz egingo dute Joxe Miguel Lopezek gidatzen duen Kirol Blai! saioan (Oiartzun Irratia, FM 107).
Larunbateko partida irabazita, bost puntuko aldea ateratzen diote sailkapenean bigarren dagoen Hernaniri.
Aritz Bereziartua
Giovani Ohorezko Erregional taldeko aurrelaria, Eñaut Fernandez
Yogu erdilaria eta Eñaut Loperena
Lope atzelaria izango dira irratian. Saioa etzi entzun ahal izango da, 13:15etik aurrera eta errepikapena 20:30ean.