Madalenetako omendua hautatzeko proposamenak aurkez daitezke
Hilaren 24ra arteko epea madalenetako omendua aukeratzeko proposamenak bidaltzeko. Horretarako, idatzi bat aurkeztu beharko da udaletxeko erregistroan, pertsona edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak zehaztuz. Omendu horiek Madalen Jaietako txupinazoa botako dute, uztailaren 22an. Era berean, intsignia jasoko dute eta ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango dute.