Lasterbidean Lasterketako ibilbidea egingo dute aste honetan
Lasterbidean Lasterketa ekainaren 2an bada ere, aste honetan hiru entrenamendu saio egingo dituzte bidea ezagutzen joateko. Ibilbide luzea zein laburra egingo dituzte. Lehenengoa etzi (hilak 15) izango da, 15:30ean; hurrengoa igandean (hilak 19) egingo dute, 10:00etan; eta hirugarrena hilaren 26an (igandea ere), 10:00etan. Doneztebe plazatik abiatuko dira hiru alditan.
Ostegunean herri batzarra
Herri batzarra izango da datorren ostegunean, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Lasterketaren nondik norakoak azaltzeaz gain, lan taldeak ere osatuko dira.