Hondarribiko arrantzale baten testamentua, Ipar Amerikako agiri zaharrena
450 urte beteko ditu etzi, asteazkenarekin, Domingo de Luça arrantzale hondarribiarraren testamentuak. Hala esanda, bitxikeria dirudi, gehiago ez. Baina Ipar Amerikan inoiz aurkitutako agiri zaharrena dela esaten badugu, hasierako esaldiarekin zirudiena baino interesgarriagoa bada.
1563ko maiatzaren 15ean sinatuta dago Ternuan arrantzan ari zela hil zen Domingo de Luça hondarribiarrak utzitako testamentua eta bihar erakutsiko dute Kofradian. Cambridge Unibertsitateko doktore den Michael Barkham historialariak deskubritu zuen, Mexiko iparraldean, eta Ipar Amerikako agiri edo jatorrizko dokumentu zaharrena dela uste da.
Bihar aurkeztuko dute agiri hori, Barkham bera bertan delarik. Non eta nola aurkitu zuen eta zein garrantzia duen azalduko du historialariak bihar 12:00etan, Hondarribiko Arrantzaleen Kofradian.