Hamabost urte eta gero, Trintxerpek maila galdu du
Azken hamabost urtean Erregional Ohorezko Mailan (lehen Preferente zena) jokatzen egon eta gero, Trintxerpe futbol taldeak maila galdu du. Sasoi oso txarra egiten ari ziren zuri-urdinak, baina larunbatean Aretxabaletaren kontra Don Boscon 0-1 galdu eta gero, berretsi egin da maila galdu dutela trintxerpetarrek. Gogoetarako unea da Trintxerpe aldean.