Garaipena lortu du Hondarribiak Errenterian
Futboleko Ohorezko Mailako taldeak hiru puntuak lortu zituen atzo Errenteria-Oreretan Touring taldearen kontrako partidan (0-2) eta sailkapeneko seigarren tokian jarraitzen du. Denboraldiko partida onena egin gabe, baloiaren jabetza berdeena izan zen eta oreretarrek ez zuten inolako aukerarik izan partida orekatzeko.
Fanderian lortutako garaipen horrekin seigarren postuari eutsi diote hondarribiarrek, aurkari zuzenek ez zutelako hutsik egin: Berio bosgarrenak eta zazpigarren tokian den Bergarak ere irabazi zuten euren partidak. Zortzigarrenak, Tolosak berdindu zuen eta 46 punturekin jarri da, Beriok baino lau gutxiago eta Hondarribiak eta Bergarak baino hiru gutxiago.
Datorren asteburuan aukera ona izango dute Mikel Llorenterenek seigarren postua sendotzeko, edo bosgarrenera igotzeko. Izan ere, Beriok eta Bergarak euren artean jokatuko dute eta Tolosak igoera kanporaketa jokatzeko lehian dagoen Real Union Brekin.
Hondarribiak Aloña Mendi jasoko du Hondartzan. Oñatiarrak sailkapenaren erdialdean daude, bederatzigarren postuan, eta liga horrela bukatzeko aukera asko dituzte; atzetik bost puntu ateratzen dizkiote Touring taldeari eta aurretik Tolosa dute, seira. Gol gutxien sartzen dituen taldea da, baina jaso ere ez ditu gehiegi jasotzen. Lehen itzulian Hondarribiak galdu egin zuen Oñatin (2-0).