Euskal Kopako txapelketa irabaziz hasi dute Oiartzungo neskek
Liga bukatuta eta ia hilabete geldirik egon eta gero, Euskl Kopako txapelketa jokatzen hasi dira. Final-zortzirenen joaneko partida jokatu zuten Oiartzungo neskek Arratiaren kontra eta 1-0 irabazi zieten bizkaitarrei.
Kategoria gutxiagoko taldea izan arren, jokalari beteranoak ditu Arratiak eta Oiartzunek garaipena lor ez zezan borrokatu ziren. Oiartzuarrek, baina, aurre egin eta lehenengo zatian partida osoko gola sartu zuten. Etorriko partida etxean jokatuko dute datorren larunbatean.