
Iñigo Legorburu sariak pilatzen ari da bertsopaperetan. Oraingoan, Iurretako literatur sarietan izan da, bertsopaperen alorrean, eta iazkoa errepikatzea lortu du, orduan ere bera izan baitzen irabazle.
Minbizia biziz izan da lehenengo saria lortu duen lanaren izena. Lanbidetzat pailazo izatea aukeratu duen pertsonaren larruan sartzen da Legorburu. Pailazoak ospitaletan minbizia duten haurrak bisitatzen ditu.
Bizkaiko bertsozale elkarteko kideek osatutako epaimahaiaren arabera, “egileak lortzen duen sinesgarritasuna eta horren gai sentsiblea, gehiegizko dramarik egin gabe” izan da saria emateko arrazoi nagusia. Xabier Leteren
Habanera doinuan idatzita dauden sei bertsok osatu dute sorta. Saria irabaztearren, 200 euro eraman ditu Legorburu, eta era berean, bere bertso sorta liburu batean argitaratuta ikustea. Bigarren sari horri garrantzia eman zion Legorburuk: “Balio ekonomikoaz gain, benetako saria nire lana liburu batean argitaratua ikusi ahal izatea izango dudalako”.