Bidasoa Asobal Ligaren atarian ito da
Ez litzateke bidezkoa sasoi oso bat 60 minutuan laburtzea. Baina finalek hori dute. Bidasoa eskubaloi taldeak Asobal Ligara igotzeko play-offeko finala galdu zuen atzo eguerdian Artalekun, 26-28, Kordobako Puente Genilen kontra. Larunbateko finalerdia gaindituta, Artalekun, benetako etxean, jokatu zuen talde horiak 2.200 irundarren aurrean, baina ezin.
Sasoi osoan zailtasunen aurrean bortitz igeri egin ondoren. ia lurrera iristear zela ito egin da Bidasoa. Baina sasoi hasierako helburuak zeintzuk ziren ikusita, ametsetan ere ez zuten espero eskubaloi jokalari irundarrek Asobal Liga usaintzea ere. Ia lortu dute, ordea. Talde gaztea du Bidasoak, aurtengo esperientzia baliatu beharko dute aurrerantzean talde historiko horia dagokion tokian uzteko.