Palestinarren Nakba eguna gogoratuko dute Trintxerpen
Palestinarekin Elkartasuna koordinakundeak hurrengo astean Nakba egunaren haritik egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Gipuzkoako hainbat herritan egingo dituzte oroimen ekitaldiak eta horietako bat Trintxerpen izango da. Asteartean (hilak 14), dokumental bat proiektatuko dute alkateordetzan, 19:30ean.
Nakba (hondamena, ezbeharra) 1948ko maiatzaren 15ean gertatu zen. Palestinarren hirulaurdenak euren etxeetatik bota zituzten, erailketekin eta lapurretekin batera, besteak beste. “Palestinarren Nakbak 64 urte eta gero jarraitu egiten du Israelgo estatu sionistak Palestina mapatik eta historiatik ezabatu nahi baitu”, nabarmendu du koordinakundeak.