Joelle Beck
Antzerkiaren Maiatzaren haritik, asteazkenean (hilaren 15a), Les Etonnants voyageurs konpainiako Joelle Beck-ek antzerkia ezagutaraziko die haurrei. Goizez (10:30-11:30) 5-7 urte arteko haurrak hartuko ditu eta arratsaldez (14:30-15:30) 8-11 urte bitartekoak. Mediatekan izango da. Parte hartzaileen kopurua mugatua denez (8 haur talde bakoitzean), izena ematea aholkatzen da.