Errenteriako Hondakin Batzordeak zazpi hilabete daramatza martxan, eta bertan atera duen ondorio nagusia, hondakinak herriko “benetako arazo” direla izan da. Hala, prozesu horretan bertan hainbat proposamen egin ditu horri irtenbide bat ematearren, eta herritarrekin partekatzeko asmoz, bilerak egingo ditu auzoetan, urtarrilean egin bezala. Iztietan hasiko da ostegunean.
Informazio saio horietan parte hartzera animatu dituzte deialdia zabaldu dieten auzotar guztiei. Norbaitek bilerara joaterik izango ez balu bere ekarpenak edo kezkak helarazteko posta elektroniko bat jarri dute:
hondakinakIAK[a bildua]googlegroups.com.
Hauek dira oraingoz antolatu dituzten lehen saioak:
- Hilak 16 (osteguna): Iztietako Gurekin auzo elkartean, 19:30ean.
- Hilak 16 (osteguna): Agustinetako Agustintxo auzo elkartean, 19:30ean.
- Hilak 21 (asteartea): Beraun, Galtzaraborda eta Igantziko bizilagunei zuzenduta, Koldo Mitxelena institutuan.
- HIlak 22 (asteazkena): Alabergako Arditurri auzo elkartean, 19:30ean.