Hasi da Antxoberfest
Atzo hasi zen Antxoko II. Garagardo Festa, Antxoberfest. 19:00etan zabaldu zuten Gure Zumardiko karpa, eta eguraldia aproposa ez bazen ere, aterpean koadrilen arteko garagardo txapelketa, horien kata, eta beste hainbat ekimen egin zituzten. Erik Cohen garagardoaren maisuak ere ekarpena egin zuen. Ondokoak lehen eguneko irudiak dira.
Bihar da sanferminak finantzatzeko eta auzolanean oinarritutako ekimenaren egunik handiena, eta azkena. Egun osoan zehar izango dira ekintzak, tartean, 200 lagunentzako herri paellada, 14:30ean. Horretarako sarrerak Mimos eta Kamio tabernetan daude salgai, bost euroan.