Ezkaurre mendia, 2.050 metro
Zazpi ordu inguruko eta 1.000 metroko desnibela duen zeharkaldia prestatu du Girizia mendi taldeak. Hilabete honetan Abau-Ezkaurre-Isaba zeharkaldia egingo dute mendizaleek, hilaren 18 eta 19ko asteburuan, hain zuzen. Larunbatean Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik (15:30ean) Zurizara abiatuko dira eta gaua Abau aterpean pasatuko dute.
Interesdunek Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
on-line eman behar dute izena. 55 euroko kostua du eta horren barruan sartzen dira autobusa, aterpea, afaria eta gosaria.